Tuesday, October 6, 2009

ohm-en legea



Paul Falstad, Aunitz esker!
www.falstad.com

Sunday, June 21, 2009

Froga

Bidankozeko Maruxa Sorginaren hitzak entzuteko klik egin HEMEN

Hitzak sartzeko klik egin
HEMEN

Wednesday, May 20, 2009

Erronkariko Uskara


Mezu honetan erronkarierari buruz bildu dudan informazioa zuekin elkarbanatu nahiko nuke.

Hasteko Julian Gayarre tenore erronkariarrak idatziriko gutun baten berri eman nahiko nuke.


Erronkari ibaxako haurrek eta helduek jakin dezaten Erronkariko eskola egin zuenak ere erronkariko uskara bazekiela.

Barcelona, 19 de diciembre, 1884.


Ene tia Juana maitia:

Eugenia sin da arro onqui, quemen gaude anisco onqui guciac eta ori nola dago? Nai dia sin cona ichasoaren ecustra? anisco andi da.

Tia Juana, nai badu nic dut anisco deuri orrentaco vidagearen pagataco eta quemenco ostatiaren pagataco. Eztu eguiten quemen ozic batrere, chaten dugu quemen anisco onqui eta guero artan dugu iror nescasci postretaco eta gazte eta pollit.

Ha! cer vicia! Tia Juana maitia, amar urte chiquiago bagunu! ... Gorainzi guzientaco eta piyco bat nescachi pollit erroncarico guziat

Julian



Bukatzeko Pastora Anaut anderea, Ubaldo Hualde Jauna eta Fidela Bernat Anderea , erronkariko azken uskaldunak gogoratu nahiko nituzke.

P.D: Fidela Bernaten elkarrizketa bat entzuteko aukera duzue ondorengo estekan:

Entzuteko
Transkripzioak
Jaitsi mp3 artxiboa

P.D.D: Erronkariko Uskarari buruzko informazio gehiago ondorengo helbidean:
http://www.bidankoze.net
http://www.bidankoze.net/burdaspal.html





Carte des Sept Provinces Basques. 1863 England Louis-Lucien Bonaparte





Lan tresnen izenak euskaraz


Post honetan euskara eta teknologia elkartzen saituko naiz. Zoritxarrez geure inguruko alor teknologikoan, garai bateko tresna teknologikoak desagertzen joan diren einean beraien euskerazko izenak ere galtzen joan dira. Tresna teknologiko edo lanabes berriak sortu edo etorri zaizkigun askok berriz inguruko hizkuntzetatik hartu dituzte heuren izenak.

Teknologia ikasgaian, tailerrean erabiltzen ditugun lanabesen zerrenda bat egitea izango da lehendabiziko asmoa. Horretarako euskerazko izena eta bere irudiaz azalduko dira. Denborarekin joango naiz irudiak sartzen.

1.-Neurtu, trazatu eta eutsi

  • Zinta metrikoa:
  • Takoi eskuaira [Irudia]
  • Katua edo sarjenta [Irudia]
  • Tornuzila [Irudia]

2.-moztu eta zerratu:

  • Kuterra [Irudia]
  • Eskuzerra [Irudia]
  • Burdin zerra [Irudia]
  • Artaziak ,aizturrak [Irudia]

3.-lan tresna orokorrak

  • Bihurkina: izarra eta laua [Irudia]
  • Giltza finkoa [Irudia]
  • Giltza ingelesa [Irudia]
  • Kurrika [Irudia]
  • Aliketa [Irudia]
  • Mailua [Irudia]

4.-Loturak eta estaldurak

  • Errematxatzekoa [Irudia]
  • Espatula [Irudia]
  • Termokolaztagailua [Irudia]
  • Soldatzaile elektrikoa [Irudia]
  • Pintzela [Irudia]
  • Brotxa [Irudia]
  • Grapagailua [Irudia]

5.-Leuntzekoak

  • Karraka [Irudia]
  • Arraspa [Irudia]
  • Lixa papera [Irudia]

6.-Zulatzekoak

  • Zulagailua [Irudia]
  • Birabarkia [Irudia]
  • Puntzoaia[Irudia]
  • Laztabina[Irudia]


Norbaitek zuzenketarik balu edo tailerreko lantresna gehiagoren proposamena, eskertuko nuke post honi erantzun bat emantea.

Tuesday, May 19, 2009

Amaigabeko istorioa

Aurreko batean plastikako orduan ikasleen sormena eta irudimena landu nahian "Amaigabeko istorioa" filmea ikusi genuen. Ikasleei filmea asko gustatu zitzaien eta poztu nintzen beraiek ere pozik egoteaz behintzat.

Hau da filmearen trailerra:




Osorik ikusteko ikastetxeko intranetetik hartu daiteke:
\\10.197.52.15\Documentos\Movies

PD: Michael Ende-k idatziriko "Amaigabeko istorioa"-n ere bi koloretako letrak ageri dira.
Geure begietatik datuak sartu eta geure buruan sorturiko mundua adierazten dutenak eta bestetik Fantasia izenekeo mundua adierazteko. Fantasia Gizakiaren irudimenaren bidez sorturiko mundua, zoritxarrez hiltzen ari den mundu bat gizakiaren sormenare faltaz.

Ahozko aurkezpenen ebaluzio erizpideak

Post honetan ikasleen aurkezpenak ebaluatzeko erabiltzen ditudan irizpideak zehaztuko ditut.

Hainbat dokumentutan zehar egon nintzen begira eta gauza asko antzekoak ziren guztietan. Euskerazko dokumenturik ez nuen aurkitu eta hemen behean idatziko ditut irizpideak. Irizpide hauen kopia bat lehenik ikasleei ematen diet, beraiek ere jakin dezaten zer ebaluatuko zaien.

Norbaitek uste badu beste irizpideren bat ahaztu zaidala eskertuk nioke horren berri ematea:


Hizlariari buruzko balorazioa:

1.- Aukeratutako gaiari buruz interesa erakutsi du.

2.- Aurkeztutako gaia menperatzen du:

3.-Aukeratutako gaiak aurkezpen izan du:

4.- Taldekide guztiak aurkeztu dira aurkezpen hasieran:

5.- Gidoitik ez irakurtzen saiatu da eta modu naturalean hitz egin da:

6.-Galderak egoki erantzun dira:

7.- Aurkezpenari bukaera eman zaio:

8.- Galdetzeko aukera eskaini da bukaeran:

9.- Aurkeztutako gaiaren ondorioak aipatu dira:

10.- Entzuleen arreta erakarri da:

11.- Taldekideen artean koordinazio egokia izan da aurkezpenean zehar:

12.- Ahotsa, bolumena, ahoskera, erritmo eta azkartasuna egokiak izan dira:

13.- Komunikazio ez ahozkoa izan da, gorputz hizkuntza:

14.- Entzuleak parte hartzea lortu da:

15.- Entzuleekin kontaktu bisuala izan da:

16.- Hizkera garbia izan da:

17.- Hitz egiten zen bitartean entzule guztiei begiratu zaie, inor baztertu gabe:


Edukiei buruzko balorazioa:

18.-Gaiaren aurkibidea, sarrera eta egituraketa burutu da:

19.- Adibideez, eskemez eta eduki grafikoez osatu aizan da:

20.- Edukiak ongi egituratuta daude:

21.-Aurkezpena ulertu da:

22.-Aurkezpenaren diapositiben kopiak entzule guztiei banatu zaie

Asmakuntzak historian zehar

Oraingo honetan historian zeharreko asmakuntza teknologiko buruzko bideo bat ikusiko dugu.





Gure inguruan ere Alvin Toofler-k dioen bezala hiru iraultzetako tresnak ikus ditzazkegu:


Neolitoko iraultza: Aitzurra, aizkora... nekazaritzako tresnak.

Industria iraultza: Energiaz elektrikoaz dabiltzan fabriketako makinak adibidez.

Informazio iraultza: Datuen prozesaketaz Inteligentzi Artifizialaren eta Robotikaren asmakuntzak. Hauek ere ari zaizkigu agertzen gure inguruetan.






P.D: Asmakuntza nafarra ere gogoratu beharko genuke: Nafar lema

Elektrizitateko apunteak

Post honekin elektrizitateko apunteen esteka eman nahiko nizueke.
Irudian xagutxoaren eskuineko botoiaz sakatzean gordetzeko edo irekitzeko aukera emango dizue.



Kontuz!

Governor

Lehenik eta behin "Governor" hitzaren zergaitiaz azalpenak emango dizkizuet.
"Governor" makina baten abiadura erregulatzeko tresna da. Neri gehien gustatzen zaidana
erregulatzailea zentrifugatua da. James Watt-ek eraiki zuen 1788. urtean.

Hau da bere irudia:






Irakasleon zeregina neurri batean governor honen zereginarekin lotu daiteke, urtean zehar ikasgaia aurrera ateratzeko. Eguneroko gora beherak barne, norabidea zehazturik dago eta irakaslearen zeregina da bai ikasleak eta bai bera kurtso bukaeran haserako helburuetara iristea.

Onki Xin!

Blog honetan Tekhnologiarekin loturiko idatziak eta lanak plazaratzeaz arduratuko naiz.

Erronkari ikastetxeko teknologia mintegiko arduraduna naiz eta ikasturtean zehar ikasleen lanak argitaratzeko erakuslehioa izatea nahi nuke blog hau.

Espero zuen interesekoa izatea!
Zuen iritziak behar beharrezkoak izango dira, erronka honetan indarberritzeko!

Erronkaritar eta Uskaldun guztiei Onki Xin!

P.D: Letra kolore berdea, mezu lasaien adierazgarri izango da
Letra gorria, neretzat garrantzitsu diren mezuen adierazgarri.


Joseba Arruabarrena
Teknologia Mintegia
2009 Erronkari
NAFARROA