Wednesday, May 20, 2009

Erronkariko Uskara


Mezu honetan erronkarierari buruz bildu dudan informazioa zuekin elkarbanatu nahiko nuke.

Hasteko Julian Gayarre tenore erronkariarrak idatziriko gutun baten berri eman nahiko nuke.


Erronkari ibaxako haurrek eta helduek jakin dezaten Erronkariko eskola egin zuenak ere erronkariko uskara bazekiela.

Barcelona, 19 de diciembre, 1884.


Ene tia Juana maitia:

Eugenia sin da arro onqui, quemen gaude anisco onqui guciac eta ori nola dago? Nai dia sin cona ichasoaren ecustra? anisco andi da.

Tia Juana, nai badu nic dut anisco deuri orrentaco vidagearen pagataco eta quemenco ostatiaren pagataco. Eztu eguiten quemen ozic batrere, chaten dugu quemen anisco onqui eta guero artan dugu iror nescasci postretaco eta gazte eta pollit.

Ha! cer vicia! Tia Juana maitia, amar urte chiquiago bagunu! ... Gorainzi guzientaco eta piyco bat nescachi pollit erroncarico guziat

Julian



Bukatzeko Pastora Anaut anderea, Ubaldo Hualde Jauna eta Fidela Bernat Anderea , erronkariko azken uskaldunak gogoratu nahiko nituzke.

P.D: Fidela Bernaten elkarrizketa bat entzuteko aukera duzue ondorengo estekan:

Entzuteko
Transkripzioak
Jaitsi mp3 artxiboa

P.D.D: Erronkariko Uskarari buruzko informazio gehiago ondorengo helbidean:
http://www.bidankoze.net
http://www.bidankoze.net/burdaspal.html





Carte des Sept Provinces Basques. 1863 England Louis-Lucien Bonaparte





1 comment:

  1. Eino´re egitan dieuzu banok. Gaxki egitan, obeki nei, baia egitan dieuzu.

    ReplyDelete