Tuesday, May 19, 2009

Ahozko aurkezpenen ebaluzio erizpideak

Post honetan ikasleen aurkezpenak ebaluatzeko erabiltzen ditudan irizpideak zehaztuko ditut.

Hainbat dokumentutan zehar egon nintzen begira eta gauza asko antzekoak ziren guztietan. Euskerazko dokumenturik ez nuen aurkitu eta hemen behean idatziko ditut irizpideak. Irizpide hauen kopia bat lehenik ikasleei ematen diet, beraiek ere jakin dezaten zer ebaluatuko zaien.

Norbaitek uste badu beste irizpideren bat ahaztu zaidala eskertuk nioke horren berri ematea:


Hizlariari buruzko balorazioa:

1.- Aukeratutako gaiari buruz interesa erakutsi du.

2.- Aurkeztutako gaia menperatzen du:

3.-Aukeratutako gaiak aurkezpen izan du:

4.- Taldekide guztiak aurkeztu dira aurkezpen hasieran:

5.- Gidoitik ez irakurtzen saiatu da eta modu naturalean hitz egin da:

6.-Galderak egoki erantzun dira:

7.- Aurkezpenari bukaera eman zaio:

8.- Galdetzeko aukera eskaini da bukaeran:

9.- Aurkeztutako gaiaren ondorioak aipatu dira:

10.- Entzuleen arreta erakarri da:

11.- Taldekideen artean koordinazio egokia izan da aurkezpenean zehar:

12.- Ahotsa, bolumena, ahoskera, erritmo eta azkartasuna egokiak izan dira:

13.- Komunikazio ez ahozkoa izan da, gorputz hizkuntza:

14.- Entzuleak parte hartzea lortu da:

15.- Entzuleekin kontaktu bisuala izan da:

16.- Hizkera garbia izan da:

17.- Hitz egiten zen bitartean entzule guztiei begiratu zaie, inor baztertu gabe:


Edukiei buruzko balorazioa:

18.-Gaiaren aurkibidea, sarrera eta egituraketa burutu da:

19.- Adibideez, eskemez eta eduki grafikoez osatu aizan da:

20.- Edukiak ongi egituratuta daude:

21.-Aurkezpena ulertu da:

22.-Aurkezpenaren diapositiben kopiak entzule guztiei banatu zaie

No comments:

Post a Comment